Bizkaia, 1935. Denborale gogor baten ondorioz, barruan ikatz tonak dituen itsasontzi ingeles bat hondartzen da. Gauean zehar, Algortako herritarrak kostaldean pilatzen dira urre beltza bereganatzeko. Sabas Jaureguik zorte-kolpe bat dela uste du; Josefak, bere emazteak, zantzu txar bat. Emaztearen erreguei jaramonik egin gabe, Sabasek ekaitz bortitzera eramaten ditu seme-alabak. Familiak pentsaezina dena egingo du negutik salba ditzakeen ikatza babesteko... edo betiko kondenatzeko.
***
Bizkaia, 1935. Un duro temporal hace encallar un barco inglés con toneladas de carbón en su interior. Durante la noche, los vecinos de Algorta se agolpan en la costa para rescatar el oro negro. Sabas Jauregui lo ve como un golpe de suerte; Josefa, su esposa, como un mal presagio. Sin atender sus ruegos, Sabas arrastra a sus hijos hacia la violenta tormenta. La familia hará lo impensable por proteger el carbón que podría salvarles del invierno… o condenarles para siempre.